Abogados expertos en derecho penal en Vitoria

Zigor Zuzenbideko abokatuak Gasteizen

Era guztietako zigor-prozeduretan aholkatu eta defendatuko zaitugu.

Zigor Zuzenbidean espezializatutako abokatuak


Bai defentsa-lanak eta baita akusazio-lanak ere egiten ditugu prozedura penal mota guztietan, gure bezeroen interesak defendatzeko.

Zigor Zuzenbidean adituak diren gure abokatuek hau eskaintzen dizute:

  • Intimitatearen, norberaren irudirako eskubidearen eta ohorearen aurkako delituak.
  • Ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak.
  • Iruzurrak, kaudimengabezia zigorgarriak, jabetza intelektuala eta industriala, sozietate-delituak, kapitalak zuritzea.
  • Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak.
  • Langileen eskubideen aurkako delituak.
  • Faltsukeriak.
  • Herri-administrazioaren aurkako delituak.
  • Justizia Administrazioaren aurkako delituak.

Gurekin lan egitearen onurak


Eskarmentu handia dugu zuzenbide penal ekonomikoan, eta ezagutza eguneratuak ditugu beti legeria eta araudi aplikagarriei buruz.

Bezeroaren interesen defentsa eta eztabaidak ebaztea

Antsietatea, estresa eta ziurgabetasuna murriztea

Arreta zuzena eta erabat pertsonalizatua

Denbora eta dirua aurreztea prozedura penalak maneiatzean

Ezagutza espezializatua eta etengabeko prestakuntza

Legezko ordezkaritza eraginkorra, ikerketatik apelaziora arte

Zure defentsa prestatzea. Ebidentziak berrikustea eta lekukoak elkarrizketatzea

Komunikazio eraginkorra eta eguneratua une oro

Zigor Zuzenbidean espezializatutako abokatuak gara


Zigor Zuzenbidean espezializatutako abokatu ona aukeratzea garrantzitsua da zuretzat. Gurekin lanean eroso eta konfiantzaz egotea nahi dugu. Horregatik, zure zalantza eta galdera guztiei argi eta zehatz erantzuteko prest gaude.

Nola dakit abokatu penalik behar dudan?

Zigor-arloko kasu batean inplikatuta bazaude, oso gomendagarria da zigor-arloko abokatu bat kontratatzea lege-prozesu osoan zure ordezkari izan dadin. Adibidez:

  1. Ikerketapean bazaude
  2. Delitu bat leporatzen badizute
  3. Atxilotu egin bazaituzte
  4. Epai bat apelatu nahi baduzu

Labur esanda, karguei aurre egun behar badiezu, garrantzitsua da zu ordezkatuko zaituen abokatu penal bat izatea.

Nola jakin dezaket egokiak zareten nire kasurako?

Deitu eta galdetu zure kasuaren arlo espezifikoan dugun esperientziaz eta ezagutzaz. Beti kalitate bikaineko zerbitzu pertsonalizatua eskainiko dizugu.

Zein dira zuzenbide penaleko abokatu bat kontratatzeak dakartzan onurak?

Aholkularitza handia ematen dizugu, hurbilekoa eta pertsonalizatua, zalantza guztiak argitzeko eta behar duzun orientazio eta ordezkaritza legala emateko.

Nola jakin dezaket eguneratuta zaudeten azken araudi eta lege-aldaketetan?

Etengabeko prestakuntzan gaude, eta aplikatzekoak diren legerian eta araudietan egin beharreko azken aldaketei begira izaten gara. Horrela, ziur egongo zara esku onetan zaudela. Abokatu adituak gara, eta une oro zu gidatzea da gure egitekoa.

Eskarmentu handia duzue zuzenbide penaleko kasuetan?

Bai; diskrezioagatik eta gure bezeroekiko errespetuagatik, ez dugu horiekin lotutako kasurik erakusten webgunean, baina beti dei diezagukezu eta kontsultatu ea esperientzia dugun zurearen antzeko kasuetan.

Zeintzuk dira zuen ordainsariak eta nola egituratuko dira ordainketak?

Kasu bakoitza bakarra da. Horregatik, aztertu eta baloratu ondoren, gure ordainsariak azalduko dizkizugu eta gure ordaintzeko modua zure beharretara egokituko dugu.

Nola maneiatuko da nire informazio pertsonala? Konfidentzialtasuna bermatzen didazue?

 Konfidentzialtasuna funtsezkoa da gure lanean. Ez kezkatu horregatik. Dena den, edozein zalantza izanez gero, beti kontsulta gaitzakezu.

Nolakoa izango da nirekin komunikatzea prozesuan zehar? Denbora beharko duzue nire zalantza eta galderei erantzuteko?

 Zure beharretara egokituko gara. Komunikazioa izan daiteke aurrez aurrekoa, bideokonferentzia bidezkoa, posta elektronikoz, faxez edo telefonoz.

Scan the code