Seleccione idioma:
2011n jaio zen GUEVARA ETA MEDRANO ABOKATUAK bulegoa, Gasteizen (Araba); bazkide fundatzaile Ainhoa Guevara Etchepare eta Aitor Medrano Zubizarreta ordura arte GUEVARA & JOVER ABOKATUAK bulegoan zeuden, eta erabaki zuten euren jardun profesionala modu independentean aurrera eramatea.
2011n jaio zen GUEVARA ETA MEDRANO ABOKATUAK bulegoa, Gasteizen (Araba); bazkide fundatzaileok, Ainhoa Guevara Etchepare eta Aitor Medrano Zubizarreta, ordura arte GUEVARA & JOVER ABOKATUAK bulegoan geunden, eta erabaki genuen gure jardun profesionala modu independentean aurrera eramatea. Ordutik hona, tradizio juridikoa zintzo beteta eta aurreko lan-esperientzian jaso genuen ezagutzari eutsiz, GUEVARA ETA MEDRANO ABOKATUAK bulegoan gure nortasun eta filosofia propioak landu ditugu, profesional berriak sartu ditugu lantaldean, eta diziplina anitzeko aholkularitza integrala eskaini diegu enpresei, administrazio publikoei eta partikularrei, bai maila nazionalean, eta baita nazioartean ere.
Horretarako, hainbat eremutan espezializatuta dauden abokatuak dauzkagu; profesional gazteak, baina, era berean, esperientzia handikoak. Gure bezeroen interesak asetzea dugu helburu, eta saiatzen gara soluzio onena aurkitzen, bai maila teknikoan, eta baita pertsona bera kontuan hartuta ere. Lan-filosofia horrek hobetzera eta esfortzu handiagoa egitera bultzatzen gaitu, eta balio digu proiektu hau osatzen dugun profesional guztion xedea lortzeko: bezero bakoitzari egokitutako soluzio eraginkor pertsonalizatuak eskaintzea. >
Aurretik adierazitako helburua lortzeko, balio hauek funtsezkoak dira: