Seleccione idioma:

Guevara y Medrano :: Abogados

Aviso legal

Identifikazio-datuak

Guevara eta Medrano Abokatuak SL http://www.guevaraymedrano.es helbidetik sortzen diren Interneteko orrien eta domeinuaren izenaren jabea da.

Posta elektronikoa: abogados@guevaraymedrano.com

Erantzukizuna

Guevara eta Medrano Abokatuak SLk ez du inolako erantzukizunik www.guevaraymedrano.es-ren erabileratik sor daitezkeen edozein motatako kalte-galerekin lotuta. Adibidez: akatsak edo omisioak edukietan; ataria erabilgarri ez egotea; edo birusak edo programa gaizto edo kaltegarriak igortzea edukien bidez.

Guevara eta Medrano Abokatuak SLk ez du inolako erantzukizunik webgune honetan agertzen diren loturek dakarten emaitzetan. Lotura horien funtzio bakarra da erabiltzaileei jakinaraztea beste informazio-iturri batzuk daudela gai horren gainean Interneten.

Guevara eta Medrano Abokatuak SLk erakunde eskudunei lagunduko die gure webgunean, asmo txarrez, kalte-galerak eragiten dituzten legez kontrako jarduera kaltegarriak egiten badira.

Edukia eta loturak

Debekatuta dago webgune honetako edozein eduki beste webgune batzuetan in line linking bidez sartzea, Guevara eta Medrano Abokatuak SLk aurrez horretarako baimena ematen ez badu.

Guevara eta Medrano Abokatuak SLk baimena ematen du beste webgune batzuetan hiperestekak jartzeko, baldin eta haiek nabigatzailea bideratzen badute gure webgunearen orri nagusira edo haren barruko edozein orritara. Edozelan ere, orri horiek osorik agertu behar dute eta dagozkien IP helbideekin, eta hiperesteka horiek egiteagatik sor daitezkeen erantzukizun eta arrisku guztiak euren gain hartuko dituzte web orri horien jabeek.

Pribatutasun-politika

Webgune honetan agertzen den posta elektroniko helbidea erabilita, erabiltzaileak onartzen du ematen dituen datuak Guevara eta Medrano Abokatuak SLren jabetzakoak diren fitxategietan sartzea, eskatu dituen zerbitzuak bideratzeko eta izan litezkeen eskaintzen, produktu berrien eta zerbitzuen gaineko informazioa helarazteko edo harekin harremanetan jartzeko beste arrazoi batzuengatik.

Jasotako informazioa erabiliko da zerbitzu bakoitzarekin lotutako helburuekin bakarrik eta ez zaie hirugarrenei pasatuko.

Era berean, Guevara eta Medrano Abokatuak SLk gorde egingo ditu jasotako datu pertsonalak eta dagozkion neurriak hartuko ditu haiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea galarazteko.
Gure webgunearen erabiltzaileak noiznahi erabil ditzake bere datuen gaineko sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, idatziz edo posta elektronikoz jakinarazita.

Lege aplikagarria

Guevara eta Medrano Abokatuak SLren eta erabiltzailearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako legediak arautuko du eta sor daitekeen edozein eztabaida Gasteizko epaitegi eta auzitegietara bideratuko da.